2022(e)ko urtarrilaren 4(a), asteartea

Hainbeste istilu koma batengatik!

Ez zenuen inoiz pentsatuko koma sinple batek hain istorio luzea izango zuenik.

Koma (fundeu.do)

Kontaketa honen lehenengo kapitulua irakurtzeko, Indiara bidaiatu behar dugu, K.a 2800. urte ingurura. Indo haranean, aztarka arkeologiko batzuen artean, hamartarrak dituzten pisu batzuk aurkitu ziren (masa zehatza zeukaten metalezko pieza batzuk). Hala ere, komak urte asko itxoin behar izan zuen lehenengo agerpenak izan arte. 

Bere historia ezagutu aurretik, gogoratu zertaz ari garen:


Arabiarrak

Al-Uqlidisi-k (920-980 urteak) zatiki hamartarren erabilerari buruz ezagutzen den lehen testu arabiarra idatzi zuen. Aurrerago, XII. mendean, al-Samaw´al matematikari irandarrak hamartarren erabilerari buruzko trataera sistematikoa egin zuen, zenbaki irrazionalen gutxi gorabeherako balioak emateko (gogoratu: irrazionalak infinitu zifra hamartar ez periodikoak dituzten zenbakiak dira).

Europa

Europara, hamartarrak nahiko berandu iritsi ziren. F. Pellos-ek Italian 1492an argitaratutako liburu bat idatzi zuen; bertan unitateak eta hamarrenak banatzeko koma erabiltzen zuen, baina egindakoa guztiz ongi ulertu gabe. Ondoren, C. Rudolff alemaniarra, 1530eko kontabilitate tratatu batean, lehenengoa izan zen hamartarrak guztiz ulertu zituena, zifrak banatzeko lerro bertikal bat erabili arren.

Lehenengo obra hamartarren inguruan, Simon Stevin izeneko fisikari eta matematikariak idatzi zuen (1585ean). Berari esker hasi ziren Europan erabiltzen ondoko notazioa: zifra bakoitzaren ondoan, zirkuluan inguratuta, zifra bakoitzak hartzen duen posizioa (0 unitatea, 1 hamarrena, 2 ehunena, 3 milarena, etab):

Garai hartan, F. Viète matematikari frantsesak (1540-1603), zatiki hamartarrak idazteko hainbat modu probatu zituen:

Hainbeste saiakera ezertarako! Viète gizajoak ez zen inoiz iritsi gaur egungo metodora. Puntuaren lehenengo agerpena separadore gisa, liburu batean inprimatuta, G. Maginik egin zuen 1592an (kartografo eta astronomo italiarra, Keplerren laguna). Hala ere, benetan hamartarraren zifrak bereizteko puntua ezarri zuena J. Napier ingelesa izan zen, 1619an. Berak, puntua edo koma erabil zitekeela proposatu zuen, beraz nahastea nahikoa ez bazen, Europako herrialde askok azkenean hamartarrak bereizteko puntuaren ordez koma hartu zuten.

Eskerrik asko: Carl B. Boyer

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina