2013(e)ko apirilaren 1(a), astelehena

Zure hilarrian asmakizun matematiko bat jarriko zenuke?

Matematikariek oso gogor ekin zioten lanari bizitzan zehar, eta horren adierazle aurkitzen ditugu haien bizitzaren amaieran ere epitafio bitxi batzuk haien hilobietan. Bi aipatuko ditugu, lehendabizikoa Arkimedes-ena (Siracusa, gaur egungo Sizilian, K.a. III. mendekoa), garrantzi handiko pertsonaia matematikan, fisikan nahiz astronomian. Gorputz geometrikoen azalerak eta bolumenak sakonki aztertu zituen, eta horren adierazle dugu haren epitafioa, harro baitzegoen berak demostratutako aurkikuntzaz: esferaren bolumena, zirkunskribatutako zilindroaren bolumenaren 2/3 dela.

Arkimedes Sirakusakoa. Esfera eta zilindroa
Diofanto Alexandriakoa
 
Grezia klasikoan jarraituz, Diofanto (Alexandria, K.o. III. mendekoa) dugu algebrari bultzada berri bat eman zion matematikaria. Bere epitafioan haren adina asmatzeko aukera ematen digun buruketa bat aurkitzen dugu, 1. mailako ekuazio erraz baten bidez ebatzi daitekeena:

«Hemen du Diofantok hilobia, bertan bere bizitzaren aroak azaltzen direlarik: haurtzaroan bizialdiaren seirena eman zuen; hortik aurrera, bizarra masailak betetzen hasi zitzaion arte hamabirena; geroztik, zazpirena ezkondu arte; ezkondu eta bost urtera bere semea jaio zen; gero, aitaren adinaren erdira heldu zenean, semea hil egin zen ustekabean, lau udaz egin zion negar aitak. Hortik, beraz, bere adina asma dezakezu»



Ea zuk zeuk asmatzen duzun zein adinarekin hil zen Diofanto... aurreko ekuazioa ebaztea besterik ez duzu.

Aipatuko dugun azkena Van Ceulen izango da, 1610. urtean pi zenbakiaren lehen 35 zifra hamartarrak kalkulatu zituena. Hain harro zegoen bere lorpenaz, bere hilarrian idatz zitzatela agindu baitzuen (Leiden-eko San Pedro elizan dugu, Holandan).


Historian zehar matematikari gehiago egon zen nahi honekin, ea aurkitzen duzun zuk kuriositate gehiago honi buruz...

1 iruzkin: