2013(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

Kalkulatzea harriekin jolastea da

Uste baino jatorri interesgarriagoa dute zientzia honen kontzeptuek. Hona hemen batzuk:

  • Matematika: grekeratik dator eta "ikasten diren gauzak" esan nahi du. Pitagorikoek dagoeneko kontzeptua ezagutu eta erabiltzen zuten K.a. VI. mendean.
  • Kalkulua: latineko calculus hitzetik dator eta "harria" esan nahi du. Zergatik harria? Lehendabiziko kalkuluak historian, grekoek eta txinatarrek abako izeneko tramankulu batzuekin egiten zituzten, eta bertan harriak ziren oinarrizko piezak. Noizbait entzun duzu giltzurruneko kalkuluak dituen kasuren bat? Harriak gorputz barruan!
  • Zero: Indian jaio zen oinarrizko zenbaki hau, hortaz bertako sanskrito hizkuntzaren shunya hitzetik, arabieraren sifr eta ondoren latinaren zephirum hitzetik dator. Lehenengo aldiz Gwalior izeneko tenpluan zizelkatua ikus dezakegu, ondoren Brahmaguptak dokumentu batean adierazi eta erabili zuelarik lehen aldiz.
  • Algebra: Al-Khwarizmi (VII. mendea) izeneko matematikari arabiarraren tratadu baten izenburuan du jatorria hitz ospetsu honek. Al-kitab al-jabr w'al muqabalah izena du liburuak: al-jabr ekuazioen transposizioa adierazten duen hitza da, eta al-muqabalah transposatutako gaien laburketa. Gaur egun ekuazio polinomikoak ebazteko oraindik erabiltzen den teknika bat da.
  • Geometria: grekotik dator, baina haren benetako jatorria Egipton aurkitzen dugu. Geo lurra da eta metria neurketa. Matematikaren adar hau lurra neurtzeko erabiltzen zen haren jatorrian, Nilo ibaiak gainezka egiten baitzuen urtero, eta horrezkero berriz lurrak neurtu behar ziren zergak proportzionalki ordaintzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina