2013(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

Nola bihurtuko zenuke zirkulu bat karratu?

Grezia klasikoan proposatu zituzten, baina historia osoko matematikarien buruhauste bihurtu ziren. 2200 urte geroago demostratu zen ezinezkoak zirela, baldintza honen pean ebatzi behar baitziren: soilik konpasa eta erregela erabili ahal izatea.
  • Angeluaren trisekzioa; galdera ondokoa da: posiblea da edozein angelu hiru angelu berdinetan zatitzea? Argi dago pi angelua (180 gradu) erraza dela, 60 gradu direlako eta hexagonoaren bitartez lor daitekeelako, esaterako. Ez dakigu ziur nondik datorren buruketa; posible da gaueko ordua jakiteko izarren arteko angeluak neurtzeko beharretik etortzea...

  • Zirkuluaren koadratura: nori bururatu dakioke zirkulu bat karratu bihurtzea?! Eroak al daude matematikari hauek?! Badirudi ezetz. Gainera saiakera hau oso istorio bitxiari lotuta doakio. Anaxagoras (K.a. V. mendea) filosofo grekoa kartzelatuta izan zen Eguzkia haitz gori handi bat besterik ez zela esan zuenean. Kartzelan zegoelarik, honekin entretenitu egiten zen: edozein zirkulu izanik, azalera erabat berdina duen karratu bat marraztu, soilik erregela eta konpasa erabiliz.
  • Kuboaren bikoizketa: buruketa hau Atenaseko epidemia gogor batean zehar agertu zen, K.a. 430ean. Herritarrek Deloseko orakuluari galdetu zioten nola zen posible epidemia amaitzea, eta honek Apolo jainkoak bere aldarearen tamaina bikoiztea eskatu zuela esan zuen. Espero zen bezala, bolumena bikoizteko kuboaren neurriak bikoiztu zituzten, baina honek ez zuen bolumena bikoiztu, zortzi bider egin baizik!!! Ertz bakoitza x2 eginez gero, hiru ertzek osotara x2x2x2 = 2ber3 egingo zuten. Platonen arabera, orakuluak herritarrak lotsarazi nahi omen zituen matematika eta geometriaren ezagutza alde batera utzita izateagatik. Guri ez dakigun gauza bera gertatu...

Eskerrik asko: Anne Rooney.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina